Blogean musika jartzeko

Azaroa 24, 2009 by teknohezkuntza

WordPressen audioa sartzeko jarraitu beharreko pausuak (INTERNET EXPLORER)

1. Zabaldu Internet Explorer-en leiho bat eta sartu Goear webgunean.

2. Bertan Aukeratu abestia eta kargatu (ziurtatu %100 garatu duela)

3. Internet Explorer aplikazioan: Herramientas aukeratu=> Opciones de Internet => Historial de exploración => Configuración => Ver archivos.

4. Ordenatu tamainaren arabera (Handitik txikira) media player edo audio formatuan agertuko da (dataren zehaztapena ere lagungarria izan daiteke).

5. Aukeratu artxiboa eta eskumako botoiarekin Propiedades botoia sakatu => izena kopiatu

6. WordPressen => “Nueva entrada” eta testuan (kortxete artean) bertan idatzi: [ audio=kopiatutako helbide osoa]

7. Publikatu

Beste modu bat audioko sarrerak txertatzeko (edozein bilatzailearekin ere balio duena. FIREFOX, etab.)

* Para acceder a la dirección real de una canción de Goear, tenemos que acceder a su fichero XML, para ello introducimos en nuestro navegador la dirección http://www.goear.com/files/sst/secmXXXXXXX.xml sustituyendo la cadena XXXXXXX por la cadena de siete dígitos que aparece al final de cada dirección de canción Goear, como esta: http://www.goear.com/listen.php?v=ca84ce8

* Resulta: http://www.goear.com/files/sst/secmca84ce8.xml

* Una vez hecho esto, se abrirá un documento de texto en formato XML, y con la dirección real de la canción en el tag

* Ahora ya solo queda copiar esa dirección e insertarla en nuestro blog de la siguiente forma:

* [ audio=http://www.goear.com/files/sst4/ddfdc970d3b38061d7496e9faf64cc7d.mp3]

Webquestak egiten hasteko

Azaroa 24, 2009 by teknohezkuntza

Webquestak zer diren ikusi eta gero, oraingo honetan zuek zeuek sortu beharko duzue webquest bat. Horretarako, ondoko estekan lagungarria izan daitekeen informazioa topatuko duzue:

Laguntza emateko webquesta

Ikus dezakezuenez, esteka bera webquest bat da. Webquesta adi-adi irakurri eta, taldeka, ekin zuen webquesta sortzeari. Etorkizunean internetera pasatuko duzuen arren, momentuz, has zaitezte Word edo antzeko programa batean webqustaren atalak osatzen: sarrera, ataza, prozesua (estekak barne), ebaluazioa eta ondorioak. Horrez gain, gorde itzazue artxibo moduan (ez Worden barruan) 5 argazki, atal bakoitza dotore jartzeko.

ANIMO!!!

Webquestak zer diren zehazten

Azaroa 24, 2009 by teknohezkuntza

Webquest-etan sakontzen hasteko

Azaroa 17, 2009 by teknohezkuntza

Artikuluan irakurri duzuen bezala, webquest-ak 1995ean Bernie Dodge eta Tom March irakasleek asmatu zituzten San Diegoko unibertsitatean. Webquest batean irakasleak gai bat proposatzen du, baliabideak hautatu eta ikasleei ataza bat ezartzen die. Helburua da ikasleek beraiek ikertzea, eskura duten informazioa eraldatuz eta talde lanean ezagutza eraikiz.

Zuen webquest-a sortu aurretik ondorengo adibideak aztertu beharko dituzue:

Webquest horiek aztertzerako orduan ondorengo galderei buruz hausnatu beharko duzue:

  1. Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira horretarako?
  2. Webquest baten atal bakoitzak zer ezaugarri bete behar ditu?
  3. Zein da atal bakoitzaren helburua?
  4. Ze baliabide erabil daitezke webquest batean? Nolakoak izan behar dira baliabide horiek?

Galdera horien aitzakiarekin, webquest adibide batzuk ezagutuko dituzue. Etorkizunean, ezagutza horretatik abiatu beharko zarete zuen webquest propioa eraikitzen hasteko.

Aurrera!!!

Webquesta

Azaroa 10, 2009 by teknohezkuntza

Dagoeneko bloga menperatzen duzuenez, poliki-poliki jorratuko dugun hurrengo tresna ezagutuko dugu. Horretarako, ekar ezazue hurrengo asterako irakurria ondoko artikulua:

Webquest. Una estrategia de aprendizaje por descubrimiento basada en el uso de internet

Blogak haur hezkuntzan

Azaroa 10, 2009 by teknohezkuntza

Blogekin esperientzia

Azaroa 10, 2009 by teknohezkuntza

Software didaktikoen azterketa

Azaroa 10, 2009 by teknohezkuntza

Orain dela gutxi Ttantto, Txirritx, Xango eta beste hainbat software didaktiko aztertu zenituzten. Horretarako, zuetariko bakoitzak software bat hartu, aztertu eta fitxa bat bete zenuten. Zuek eginiko lana hartu eta fitxen bilduma osatu dugu. Hona hemen emaitza:

Fitxa bilduma

Softwarearen fitxa

Urria 27, 2009 by teknohezkuntza

9788477036142mTtanto, Txirritx, Xango, Piratekin matematiken munduan, Bazter guztiei begira, Jolastuz ikasi geografia, Nire gorputza barrutik… Dagoeneko osatu duzue software horiek aztertzeko fitxa. Behin hori egin duzuela, bidali mesedez helbide honetara: larrea.huhezi@gmail.com

Ikaskide guztiek betetako fitxak hartu eta guztiak dokumentu bakar batean jarriko ditugu.

Software didaktikoa: hautatzeko irizpideak

Urria 20, 2009 by teknohezkuntza