Kaixo, guztioi:
Dagoeneko 2007-2008 ikasturtea amaitzear da. Dena den, oporrak iritsi eta zoritxarrez gutxira joango dira. Oporretatik bueltan, gainera, iraileko deialdia izango dugu berehala. Derrigorrez, azterketa egiteko aukera egon behar da irailean. Horregatik, orduantxe froga bat egiteko eskubidea daukazue. Zeren inguruan? Ikasturte honetan jorratu ditugun edukien inguruan: weblogak hezkuntzan, software didaktikoa, webquestak…
Dena den, azterketa egitea baino gomendatzen dizuet lan bat egitea ordurako. Lanaren izenburua hauxe litzateke: Blogak eta webquestak hezkuntzan. Antolaketa zuek zeuek zehaztu dezakezue. Hala ere, nire gomendioa da zer diren definitzea, beren ezaugarriak aipatzea, adibide egokiak jartzea, horiek sortzeko irizpideak ematea, baten bat sortzea…
Edozein bide hartzen duzuela, jakin nahiko nuke zuen erabakia. Horretarako, bidali posta bat helbide honetara: inakilarrea@huhezi.mondragon.edu Era berean, edozein zalantza baduzue bide hori erabili nirekin harremanetan jartzeko.
Besterik ez, kontuan izan nire gomendioa, ondo pasa oporrak eta animu!
Etiquetas: ebaluazioa, iraila